XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Seigarren egunerako.Aita Errukitsua! Zure Seme maitea arantz zorrotzez bere burua gogorkiro estali ziotenean artu zituan oñaze ta miñak Zuri eskeñirik, Purgatorioko animen alde ar itzazula umilki, eskatzen dizugu.
Amen.
Aita Jaungoiko Biotz-bera! Gurutze aztunaz Jesus'ek eraman zituan neke, oñaze, min ta atsekabe ugariak Purgatorioko animen alde umilki eskeintzen dizkitzugu.
Errukitsua zeran ezkero, entzun itzazu oyen negarrak eta lenbaitlen.
Zeruan emayezu betiko atsedena.
Amen.
Ainbeste neke, oñaze, eta atsekabe ondoren iru ordu gurutzean egin-ta eriotz-gogorra eramanaz salbatu gaituzun Jesus ona!.